andoni egana
HITZ ETZANAK

Giroa

2022ko azaroaren 26a
00:00
Entzun
Atzoko egunkari honen bi muturrak lotu zizkidan pentsamenduak. Lehen orria eta azkenengoa, biak ari zitzaizkidan galdezka.

Azken orrian, Julio VillarrenE, Petrel euskaratu berri duen Ibon Gaztañazpiren hitzak. Hamazazpi urterekin irakurri zuen lehen aldiz. Itsas bidaiariaren askatasun grina sentitu zuen orduan. Helduaroan irakurri zuen bigarrenez, laneko errutinari lotua ordurako, aita gazte eta hipotekapeko. Gaztetako erakarpen bera sortzen zion itsas bidaiak, baina bazekien baldintzak ez zirela berberak. Orduan erabaki omen zuen liburua itzultzea, «giro hura arnasten segitu nahi» zuelako. Horrexegatik atsegin ditut bidaia eta abentura liburuak.

Ez naiz ni Reinhold Messner Himalayan, Anastasio Greciano txirrindulari gregarioa Galibierren edo Ander Izagirre Espainia hustuko herrixka batean. Baina izan nintekeen ni ere. Eta horrek sortzen du halako poz bat…

Lehen orrian, berriz, Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunari loturiko albisteak nagusi. «Interpelatua sentitzen zara?»,galdetu izan didate emakumezko oholtzakideek kontrako eztarritik zer joan zaien kontatu dutenean. Erantzuna baiezkoa da. Baiezkoa, zalantzarik gabe. Izan nintekeen ni ere. Giro hori arnastu dugu umetatik. Eta horrek sortzen dizu erraietan alarma bat…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.