Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Trasteak

Andoni Egaña -

2023ko otsailak 3

Josteko makinak, zenbat eta aspaldikoagoak nahiago; egurrezko edozein kutxa, txikiak hobe; kristalezko paper-domatzaile bat, borobila aukeran; plastikozko ziklistak; beste norbaitek azpimarratu eta nire eskuetan geratu diren liburuak; artzain-makilak; kafeterak, zenbat eta txikiago orduan eta nahiago hauek ere; nire liburuak; binilo disko jakin batzuk; arrautza egosiak jartzeko zurezko kopa txikiak; iparrorratzak; errekarriak; gorri-beltz-zuri diren txartelak, sobietar estilokoak; marrazki errealistadun aspaldiko latorrizko kaxak; horma-erloju borobilak; idazlumak; kanikak...

Horiek dira nire objektu maiteetariko batzuk. Bakoitzak izango ditu bere kuttunak...

Traste arrunten barruan zuk zer ikusten duzu? album ilustratua argitaratu dute Maialen Lujanbiok eta Arrate Rodriguezek, Rosa Valverde artistaren lana ezagutaraztea xede dutela. Ez nuke esaten jakingo zer ikusten dudan traste arrunt bakoitzaren barruan. Baina ehunduko nuke mundualdi bat, nirea noski, traste horietan oinarrituta. Irakurri berri diot Ikeako buru bati hiru urtetarako behar baditugu altzariak ea zertarako erosten ditugun gehiago irauten dutenak. Erantzuna: trasteetatik abiatuta mundua ulertzen saia gaitezkeelako. Eta kontatzen. Arotza zen gure aita. Da.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...