Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Zirrikitua

Andoni Egaña -

2023ko otsailak 16

Demagun laurogei urtera hurbiltzen ari dela. Demagun duela berrogei bat urte egin zuela euskaraz alfabetatzeko ahalegina. Demagun euskaltzale fina dela eta ez duela inoiz bere burua «euskara hori ez dut ulertzen»-en hegalpean ezkutatu. Demagun egunero irakurtzen dituela, euskaraz, berriak eta gainerakoak. Gaur, Eusko Jaurlaritzaren iragarki batekin egin du topo.

«Dena gal dezakezu» irakurri du letrarik larrienetan. Atentzioa eman dio. Berari ari zaizkio. Edo berari ere bai. Hizki txikiagoak irakurtzera jo du gero. «Online jokoarekin, kirol apustuekin eta slotekin». Ikasi zuen zer den online. Beharko ikasi! Banketxearekin harremanetan jartzeko modu bakarra bihurtu da ia! Kirol apustuak zer diren badaki gaztetatik. Baina xelebrea iruditu zaio telebista publikoan kirol apustuak eskaini zaharra ez den erakunde batek haien arriskua azpimarratu izana. Slot ulertu ezinda geratu da. Bilobari galdetuko balio, hark ingelesez badaki, eta zirrikitu esan nahi duela erantzungo lioke, eta behin horrez gero, ez da bera hain kamutsa, eta lotuko luke ditxosozko hitza joko-makinekin...

«Garaiz erretiratzea garaipen bat da» irakurri du iragarkiaren behealdean. Bekainak harrotu ditu lehen irakurraldian. Urteak dira berak erretira txarrik egin ez duela...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...