andoni egana
HITZ ETZANAK

Begirada

2023ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Ez dakit nola deitu. Jubilatuaren begirada deituko nioke, baina ez litzateke definizio zehatza, jubilatuen artean askotariko adina dutenak biltzen baitira. Zahar begirada izendatuko dut, zahar horri inolako zentzu gutxieslerik erantsi nahi izan gabe. Hautatu dut, zehar begirada-ren antzekoa delako hotsez, eta izatez berriz, erabat kontrakoa.

Zahar begirada bitxia da. Kalean zoazela nabarituko duzu, eta ze umoretan zauden, hala jasoko. Batzuetan ernegagarri gertatuko zaizu; besteetan gozo eta hunkigarri. Baditu hiru ezaugarri: luzea da —adinekoak ez du presarik, eta badu ere, mantso doa doan tokira—, zuzena da —bista nekatua du adinekoak, eta ongi enfokatu beharra dauka begiratzen duen hura—, eta arra da —luzea eta zuzena izateak lotsagabe punttu bat derrigor eransten dio begiradari, eta horretarako heziak arrak ziren—. «Hi zein haiz?» edo «hi hi al haiz?» begiradaz itauna luzatzen didatenen arteko hamarretik bederatzi gizonezkoak direla egingo nuke.

Ramon Tamames jaunarena ze begirada klase den esaten ez nuke asmatuko. Gertatzen zaio askori gertatzen zaigunaren aurkakoa. Nik, esaterako, buru txarra dut, baina memoria ona. Tamamesek buru aski ona du bere adinerako. Memoria hasi zaio huts egiten. Gerra zibilaz bota zituenak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.