andoni egana
HITZ ETZANAK

Oinak

2023ko ekainaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Harriturik begiratzen nien Kalifornian, San Frantziskon, erdiguneko eraikin erraldoietako bulegoetara zihoazen langileei. Emakumeei batik bat. Arropa dotorez jantziak zihoazen lantokira: txaketa eta gona estua, beltzak gehienek. Baina eta horrek erakartzen zuen nire begirada, kirol oinetakoak hanketan. Eta zintzilik poltsa bat, non zeramatzaten oinetako jantziagoak, lan-bulegora iristean aldatzeko. Urte batzuk pasatu ziren, kosta zitzaion pixka bat, baina joera heldu zen gureganaino ere, eta esparrua zabaldu egin zuen gainera. Biderako, lanerako, aisiarterako, bizitza sozialerako... look bihurtzeraino.

Gauza bertsua gertatu zen crocs-ekin. Alabari halako batzuk ekartzeko aholkatu zidaten sutsuki. Begiratzen nien oinetako arraio haiei, eta itsusiak iruditzen zitzaizkidan, ezin itsusiagoak, plastikozko zapaburuak. Gogoz kontra ekarri nituen eta aurrendari fama irabazi nuen familian. Handik pare bat urtera crocs-ak perretxikoak bezala ugaldu ziren hemen...

Bertsoa geurea dela uste izaten dugu, baina oinak beti handik jartzen dizkigute. Berripaper honetan fentaniloari buruzko erreportajea irakurri ahal izan genuen atzo. Zonbi-droga badabil han. Hemen, dirudienez, oraindik ez. Iritsiko da. Oinazkarra bezala, ziztu batean.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.