andoni egana
HITZ ETZANAK

Aroak

2023ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igor Susaetak Bartzelonatik idatzitako erreportajea zekarren atzo berripaper honek. Gazteak orain zergatik ez diren subiranistak. Datuak harrigarriak iruditu zitzaizkidan; gazteek esanak, ulertzekoak; eta Toni Rodon Zientzia Politikoetan doktore eta Pompeu Fabra Unibertsitateko irakaslearen gogoetak, aintzat hartzekoak.

Ez noa gazteen subiranozaletasuna hamar urtean hainbeste zergatik jaitsi den aztertzera. Ez naiz gai. Aitzitik, Rodonek aipatzen zuen kontzeptu batek erakarri zuen nire arreta. Zientzia politikoetan eta soziologian maiz erabiltzen omen da erraz inpresionatzeko aroa kontzeptua. 14 eta 22-23 urteen artean kokatzen dute adituek sasoi hori. Adin-tarte horretan osatzen omen da iritzi politiko jakin bat...

Erraz inpresionatzeko aro bat badenez, bere ifrentzua ere beharko lukeela otu zait. Hots, nekez inpresionatzeko aroa. Eta aro hori ez nuke zehatz-mehatz zenbat urterekin hasten den kokatuko, baina, izan badela, sinesten dut. Inoiz gertatu izan zait azken urteotan, norbaiten heriotzaren berri emateko gurasoei deitu beharra. Urduri eta tentuz esana, tenplez eta trankil hartzen zuten. Espantu handirik gabe. Nekez inpresionatzeko aroan zeuden ordurako. Aro horretan, aldakak aldekoak baino gehiago kezkatzen zaitu.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.