andoni egana
HITZ ETZANAK

Handi-txikiak

2023ko irailaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Elebakar erdaldunek—gazteleradunek zehaztea komenigarri litzateke— oso barneratua daukate guztiok, jaiotze unean buruan jo gintuen tximista jainkotiar bati esker edo, gazteleraz jakinda sortu ginela mundura. Baina ez da egia. Gutariko askok beste bat dugu ama-hizkuntza eta gaztelera gerora ikasi genuen. Inguruan zuen indarrarengatik, oharkabean ia, egia da hori. Baina guk ere pasatu genituen gure zirripi-zarrapak, ezinak eta lotsak. Inoiz edo behin rompido esan duelako isekarik jasan gabeko haur euskaldungutxi izango da.

Edozein hizkuntzatan dela ere, arauak aisa ikasten dira. Salbuespenak, hanka sartuz baino ez. Eta horietako batek betidanik eman izan dit atentzioa. Gaztelarazko ratón eta rata. Ikasten duzu gaztelerazko -ón horrek handitasuna adierazten duela. Eta gero sagu-arratoiekin kontzeptua nahastera datorkizu gaztelera, txikiari, saguari, ratón deituz eta handiari, arratoiari, rata. Getarikoari, esaterako, neurria desberdin hartzen diogu. Guretzat handia da eta gazteleradunentzat txikia...

Huskeria hauetan katigatu behar izaten dugu begirada lanbrotua dugunok. Jorge Oteitzak bestelakoa zuen. Hark, burua buztan eta bizkarra buru, balea ikusten zuen besteok arratoia ikusten dugun lekuan.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.