Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

BIRA

Argiak

Onintza Enbeita -

2021eko azaroak 17

Nik ez dakit gure inozokeriak, edo informazio gehiegi izan eta berezitu ezin izateak, edo aurrea hartu beharrak edo zerk, baina zerbaitek egiten gaitu gizakiok barregarri. Duela astebete linternarik eta gasezko su-gailurik gabe gelditu ziren gure herrietako burdindegiak, eta orain, Gabonetako argiak noiz piztuko ote dituzten itxaroten gaude. Ez al zetorren, bada, itzalaldia? Ez dut ulertzen bizitza ikusteko daukagun modua, eta ez dut ulertzen gure lehentasunen ordena. Itzalaldia eraso batek ekartzen badu, ondo etorria izan dadila: behar ditu gure sistemak susto bat edo bi. Ordea, energia faltak ekar badezake, ze zentzu dauka Gabonetarako argiak erosteak, pizteak edo espero izateak?

Glasgowk ez du argi berririk ekarri, eta gure mundu borobil hau aldapa behera doa zerbait oso gordinaren hondora. Ez dakit zehatz zer datorkigun, baina erremediorik gabe goazen lekutik ez gaituzte gobernuek salbatuko. Guk Gabonetako argiak nahi ditugu, eta dagoen lekutik ekar diezagutela alkohola behar den erregai guztia errez, eta urtero nahi dugun adina aldiz hegazkina hartu, eta material merkez egindako altzariak erosi, eta arropa merkea, eta Gabonetan gereziak. Ez dakit zein den eman nahi dugun irudia, baina ematen duguna da geu garela aspaldian argiak galdu genituenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.