Albistea entzun

BIRA

Mendiak

Onintza Enbeita -

2023ko otsailak 1

Euskal Herrian paisaia polita dugula esaten dugu beti, baina haren kudeaketa negargarria da. Mendien ia ehuneko ehun esku pribatuetan dago Bizkaian, esate baterako. Nik ez dakit zergatik pentsatzen dugun metro karratu guztiek, zapaltzen ditugunek zein arnasten ditugunek, dirua eman behar digutela. Eta diruaz ari garenean, inork ez du nahi diru gutxi. Eukaliptoaren monokultiboak izorratu dituen hektarea guztiekin gutxi izan badugu, orain dena beteko digute haize-errotez. Niri inbidia ematen didate Zuberoako mendiek: tontorrean jartzen zarenean ez duzu kablerik, haize-errota erraldoirik eta errepide salbairik ikusten, ez daude milaka estereo eukalipto, eta dena proportzioan bezala banatuta dago. Nafarroako oihanek kolorea aldatzen dute udazkenean, Arabako basoek perretxikoak baino sekretu gehiago gordetzen dituzte. Hemen, ordea, eremuaren bazter honetan, ez dago ezer: eukaliptoa urte guztian bere distirarik gabeko berdearekin, sasiekin eta usainarekin. Eta orain haren ondoan dena haize-errotak egongo dira: haize-errotak itsasoan, mendian...

Energia berriztagarriak hobeak dira erregai fosilak baino, baina, agian, energia gutxiago kontsumituta ere bizi gaitezke, eta, hala, bakea emango ligukete dena dirutan neurtzeko enpeinu hiltzaile horretan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...