andoni egana
HITZ ETZANAK

Datuak

2018ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Kalkulatzailea bazara, eta ni banaiz, gehienean aurkituko duzu neurgailuren bat zure nahiak eta argudioak defendatzen lagunduko dizuna. Gustatzen zait txirrindularitza, euskalduna naiz eta erdi harro nago. Nahi nuen euskal txirrindulariek Frantziako Tour ona egitea. Hala egin dutela frogatzeko, duela hiru-lau egun begiratu nion sailkapenari eta berretsi nuen nire nahia eta egia bat zetozela. Lau euskal txirrindulari hogeita bost lehenengoetan! Frantziak adina; Kolonbiak baino bi gehiago; bi gehiago Britania Handiak baino; Italiak baino bi gehiago; Alemaniak baino hiru gehiago eta Espainiak halako lau!

Banekien neure buruari tranpa txiki bat egiten ari nintzela. Komenentziara jarri nuen muga hogeita bostean. Hogeian jarri izan banu, euskal txirrindulari bakarra zenbatu ahal izango nuen. Eta berrogeita hamarrean jarrita, euskaldun baino frantziar askoz gehiago azalduko litzaizkidake, esaterako. Baina tranpa txiki horiek egiten gaituzte zoriontsu, tranpa ere badirela ahanztea lortzen badugu behintzat.

Okerrena da hedabide batek nik neure buruari egin nion tranpatxo bera egin duela eta argitara eman, tranpatxotik ere baduela azaldu gabe. Zer ez ote digute egiten ekonomia datuekin, lanik ezarenarekin, istripuenekin, gaixotasun datuekin...!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.