andoni egana
HITZ ETZANAK

Arautu

2019ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun
Harkaitz Canoren Fakirraren ahotsa askok izan du hizpide. Harkaitzek badu trebezia besteoi oharkabean pasatuko litzaigukeenari punta ateratzeko garaian. Eragin egin dit, esaterako, protagonistak ez zuela autoa gidatzea maite kontatzen digun pasarteak. Nahiago izaten zuen gidariaren ondoan joan, aita baitzuen ogibidez txofer, esanetara beti, beti prest.

Ez dakit galtzera doan ofizioa den, baina guk ezagutu izan ditugu txoferrak, ez enpresa batentzat edo bere kabuz kamioia hartuta objektuen garraioan ari zirenak, familia aberatsenak baizik. Zain egongo ziren familiakoren batek noiz bidaia egin behar —aireportura, enpresaren egoitzara, erosketak egitera...— zerbitzuko lanean aritzeko. Ezagutu izan ditugu herriko recadistak ere, furgoneta txiki batean egunero herritik hiribururako bidea egiten zutenak, enkargatutako pakete txiki eta horrelakoen eraman-ekarrian. Eta taxistak ez ziren kokota soilik. Familiaren batek urrutiko senitartekoak bisitatu behar bazituen, taxistak familiakoekin emango zuen eguna, pasira eta otordu, taldean bat gehiago.

Taxistak hautsak harrotzen ari dira orain. Edonork eta edonola euren lan arloan muturrik ez sartzeko eskatzen dute. Mundua konplikatu egin dugu. Edonon sumatzen da hori...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.