andoni egana
HITZ ETZANAK

Zikuta

2019ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Le Figaró-ri elkarrizketa bat eman dio Oriol Junquerasek, eta hautsak harrotu ditu. Duela urte eta erdi Carles Puigdemontek hartu zuen erabakia zalantzan jarri du, nolabait, edo hala ulertu nahi izan duenak hala ulertu du behintzat. «Erantzukizunagatik geratu nintzen Katalunian. Sokrates, Seneka edo Zizeronek ihes egiteko aukera izan zuten, baina ez zuten aukera baliatu nahi izan».

Sokrates, Kristo aurretiko 399. urtean epaitu zuten Atenasen. Lizeoko irakasle zen garai hartan, eta ospetsu egin da eskolak emateko haren modua: ibilian, pasieran. Hiru gizon gaztek salaketa jarri zioten, eta epaitu egin zuten. Ez naiz salaketaren arrazoietan sartuko, ordukoa gaur egunekotik xehetzea ez baita erraza. Epaimahaia 501 lagunek osatu zuten, aretoak onartu hainbatek. 280 aurka azaldu zitzaizkion, eta 221 alde. Saiatu zen Sokrates bere ahalbide ekonomiko urrien neurriko isun bat negoziatzen. Alferrik. Ihes egiteko modurik izan arren, legeei begirunea zor zitzaiela eta lagunek emandako zikuta irentsi zuen.

Puigdemontek ez dio erantzun Junquerasi. «Sokratesena zilegi da, baina baita Aristotelesena ere. Laurogei urte gerora, atenastarrek bigarren aldiz filosofiaren aurka egin ez zezaten, ihes egitea erabaki zuen. Amaren jaioterrira joan zen...».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.