andoni egana
HITZ ETZANAK

Zina

2019ko otsailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Laburra da bizitza; bidea, luzea; aukera, iheskorra; eskarmentuak, gezurrezkoak; epaia, zaila». Greziar batek aforismo gisara emandako esaldia da. Ia edozertarako letorke parera, bizitza labur, bidea luze, aukera iheskor, eskarmentuak gezurrezko eta epaia zail edonork eta edozein unetan senti baititzake.

Osakidetzako oposizioenak ez zuenitxura onik eta badirudi gaitzak txarrera egin duela. Fiskaltzak delitu zantzuak aurkitu ditu, Osakidetzako zuzendaritza egin du erantzule eta orain epailearen esku dago erantzukizun penalak zehaztearen lana. Ariketa batzuk aldez aurretik pertsona jakin batzuei filtratzea, galderak prestatu zituztenetariko batzuk eta epaimahaietako beste batzuk irizpide ez objektiboen arabera aukeratzea... ez dirudite huskeriak. Asko izango gara noizbait azterketa bat lapurtutakoak edo nolabait lapurtzen saiatu izan garenak. Baina hori behetik gorako barrabaskeria zen, harrapatuenean zigor ziurra zekarrena. Goitik behera horrelakorik egitea...

Ez dut kasualitatez hautatu. Hipokratesena da lehen ahapaldiko aforismoa. Osagileek juramentu nagusia hari zor diote. Laburra da bizitza. Luzea da bidea. Iheskorra da aukera. Gezurrezkoa eskarmentua. Horraino bat baldin bagatoz, epaia ezin da zail-zaila izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.