andoni egana
HITZ ETZANAK

Izenak

2019ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Lan bila omen zebilen Txirrita. Jo du hargintzan ari ziren batzuengana eta zuzendu zaio nagusiari: «Lan bila nabil eta ez duzue, ba, niretzako lanik izango...?». «Ez dakit, ba, Txirrita. Azken boladan lan gutxirekin gabiltza...», nagusiak. Eta zartakoa Txirritak: «Nik gutxirekin nahikoa dut. Ez dut askoren beharrik!». Txirritak, bertsotan izan ezik, bazuen alfer usaina. Fama hori jarri zioten edo berak landu zuen propio. Ez dakit. Harrigarri gertatu zitzaidan niri Errenteriako Industrialdea Txirrita-Maleo izendatu izana. Badakit baserriaren kokalekuarengatik dela, baina Txirrita eta industria-lana elkartzea historiari iruzur txiki bat egitea iruditzen zait...

Eusko Jaurlaritzako Turismo Sailburutzan Alfredo Retortilloren lekua Sonia Perezek hartuko duela jakin dugu egunotan. Ona bada, hobe. Ibilbidea zait bitxia. Jaurlaritzan lan arloko zuzendari izan zen duela hamar urte, eta lan kontuetarako sailburuorde Patxi Lopezekin ondoren. Orain Bizkaiko Foru Aldundiko enplegurako sailaren zuzendari zen... Lana eta enplegua bideratzetik turismoa bideratzera. Lana eta aisialdia, dena nahasian. Edo lana aisialdi eta aisialdia lan.

Txirrita-Saiburu zen garai bateko bertsolari bikote bikaina. Txirrita sailburu izatea falta zitzaigun...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.