andoni egana
HITZ ETZANAK

Independenteak

2019ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Hautagaien zerrendak osatzerakoan sortzen omen diren liskarrak ari dira bistaratzen. Distantziatik begiratzen duen askori barregarria irudituko zaio Casadok bere aldekoak jarri nahi izatea auskalo norako zerrendan; besteren bati barre-murritxak egingo dio ihes, Sortuk eta EAk alkategaien banaketa nola egiten duten sumatzean; barrez leher daiteke beste norbait Sanchezen aldekoek zenbat eta kontrakoek zenbat eta non kokatu dituzten jakitean...

Distantzia kontua da, ordea. Guk barre egiten diogu elkarri batek sudur zapala, besteak luzea eta besteak gakotua duelako. Estralurtarrak etorriko balira eta guri begira jarriko, barregarritzat joko lukete, bereizketarik gabe, guztiok aurpegiaren erdi aldera daukagun koska zentzurik gabeko hori.

Eta distantziatik, zerrendak osatzerakoan sorturiko ika-mikak bezain deigarria iruditzen zait zenbait izenen ondoren azaltzen den eranskina: «independentea». Hitza, berez, usain onekoa da. Adierazten du, zerrenda jakin batean joan arren, bere iritziari tinko eusteko prest dagoen pertsonaren sendotasuna. Baina hitz hori ezabatu, eta zerrendako gainerakoei aurkakoa jarriz gero, «dependentea», «dependentea», «dependentea», «dependentea»... arrazoiz kexatuko litzateke norbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.