andoni egana
HITZ ETZANAK

Erdira jo

2019ko maiatzaren 2a
00:00
Entzun
Elorrio ikusi edo txakurraren sala-ren moduko esamoldeak galtzen hasi ginen garaitsu berean hasi ginen gazteleratik zetozen berriak ikasten. Moskeatu,eskakeatu, entxufatuta egon... eta gisa horretako esamoldeak aitaren batean egin genituen gure.

Egia da esamolde horien adiera ez zela guztiz sustraitua eta bakarra, eta denbora gutxian ezagutu dugula adieren aldaketa. Moskeatu-k ez zuen haserretu esan nahi hasiera hartan. Esan nahi zuen zerbaiti usain txarra hartu eta atezuan jarri. Eta eskakeatzea ez zen lan bati ihes egite soila. Zen, soldadutzan, lan handiago batera bidal zintzaten baino lehen, askoz ere txikiago bati heltzea, alferrikakoa bazen ere, eta haren aitzakian handiagoaz libratzea.

Kontzentratu zer zen ikasi genuen lehenik. Jarduera bati ekin aurretik behar den buru egoera egokia lortzea. Zentratu etorri zen gero. Eta horixe da nonbait PPko buruzagitzak azken porrotaren ondoren Pablo Casadori eman dion agindua. Zentratzeko, alegia. Baina nago ez duela ongi ulertuko hitzaren esanahia. Egingo duela erdirantz jotzeko ahalegin axala. Eta zentratu-k beti esan nahi izan du hartzeko arnasa eta tenplea eta sakontzeko moduan prestatzeko. Hilabete barru, erdira jotzen hasi eta izkinaren batetik eroriko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.