andoni egana
HITZ ETZANAK

Kontzertinak

2019ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Ez dakit zein den hitz hori gaur goizean nire garunean katigatu izanaren arrazoia. Ez du albiste batek ekarri. Are gehiago: jabetu naiz ditxosozko hitza ez dudala entzun aspaldian, eta, entzun izan badut, oharkabean pasatu zaidala.

Hitz batzuk badira ikasten zailak. Segur aski, hotsa eta esanahia elkarrengandik urruti sumatzen ditugulako. Egingo nuke oraintxe bertan edonori galdetu «nola zuten ba izena, Ceutan eta Melillan etorkinik sar ez zedin ipini zituzten alanbre-txarrantxa borobildu haiek?» eta askok eta askok ez lukeela asmatuko bote lasterrean erantzuten. Kontzertina hitzaren hotsak musikara gehiago garamatza, min emateko asmaturiko deabru-inbentu hartara baino. (Hitzak eta hitzen hotsak. Sasitan sartzeak ez du ematen hainbesterainoko beldurrik; larrartean sartuz gero, urraturik gabe ez zarela irtengo badakizu).

Duela hamalau urte jarri zituen kontzertinak Rodriguez Zapateroren gobernuak. Duela urtebete Pedro Sanchezek Espainiako presidentetza hartu zuelarik, kendu egingo zituela agindu zuen. Grande-Marlaskak berretsi egin zuen nahia, urte honen hasieran. Kenduta al daude kontzertinak? Autoaren Inspekzio Teknikoa non-nola pasatuko kezkaturik gabiltzan gizaki apalok ez dugu jakin ez baiezkorik ez ezezkorik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.