andoni egana
HITZ ETZANAK

Soka

2019ko maiatzaren 29a
00:00
Entzun
Hara hor etorkizuneko gizon-emakumeak!» etorri izan zait burura urte sasoi honetan haur-eskolaren batetik haurrak soka bati helduta kalerako bidean ikusten ditudanean. Irakaslea edo irakasleak izaten dituzte gidari, artzain eta animatzaile, haur bat purrustaka, beste bat negar zotinka eta beste batzuk kanturen bat totelduz doazenean.

Sokak ikasketa prozesua bera irudika dezake. Hogeitaka urte barru ume izandako haietariko batzuek ikasten eta ikerketa lanetan segitu nahi izango dute. Harrapatuko zituen ikasgairen batek eta sakondu arteko onik ez dute izango. Ikergazte kongresua martxan da Baionan. Ehun ikerketatik gora aurkeztuko dituzte eta ezagutza eta eskarmentua partekatuko. Borja Senperren igerialdia guztiok ikusi genuen bezala euren lana inor gutxik «ikusten» duela jakin arren, etxekoen sostengurik gabe ikerketan segitzea gaitz dela ohartu arren, segitu egingo dute bakoitzak berean eta gainerakoak zertan ari diren jakin nahian.

Horrelakoek harrotuarazi behar lukete jendarte sano bat. Gurea, ordea, gain behera doa. Lanpostu bat lortzeko, curriculumean ikasketak ezkutatzea azaltzea baino eragingarriagoa omen da zenbait kasutan. Argirik ez zaio komeni gaizkileari. Krak egiten du sokak hor. Arrazoia zuen negarrez zihoan haurtxoak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.