andoni egana
HITZ ETZANAK

Muin

2019ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
«Gai honek badu mamia baldin ez banago gor...» hasi zuen bertsoaldia Xabier Amurizak 1980ko txapelketa nagusiaren finalean Gizona ez da ogiz bakarrik bizi gaiari erantzunez. Ez dago egokiago hasterik...

Ogiari buruzko lege berria dugu. Bertso horren garaikoa zen indarrean zegoena. Izugarri aldatu da jendartea hain epe laburrean. Gerra garaian jaiotako gurasoen goiasmoa zen euren umeek, guk, izan genezala eurek izan ez zutena: ikasketak eta ogi zuria. Guraso bihurtu garenean, gure helburua askoz ere belaxkagoa eta zehazgaitzagoa da gure umeekiko: zoriontsu izan daitezela. Eta nola sistema honetan zoriona ugaritasunarekin eta gutizia nahiarekin nahasi ohi diren, ogiaren kontua ere konplikatu egin da. Integrala zer den eta zer ez; artisau zeri deitu eta zeri ez; ore ama eta hartzitze prozedura; BEZa zeri erantsi... Puf! Lehen lurrera jausitako ogi zatiari muin ematearekin aski zen. Orain, konplikazioaren arabera, aurreskua egin beharko zaio!

Galdera erretoriko batekin—erantzuna bere baitan duena— amaitu zuen Amurizak bertso hura: «...Hau sinisten ez duenik ba al da hemen inor?». Orain ez litzateke gomendagarri. Entzuleen artean norbait zutituko litzateke eta «ni!» egingo luke oihu. Eta beste batek ondoren. Eta beste batek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.