andoni egana
HITZ ETZANAK

Ikusi

2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun
«Ikusi egiten du lana». Ofizioren batean hasi berria zena langile ontzat definitzeko modua hori zen garai batean. Ez zuen, jakina, begira egotearekin zerikusirik. Justu kontrakoa zen. Beti nork zer aginduko egon beharrean, bere ekimenez lanari heltzeko gaitasuna zuenarengatik esaten zen. Lana ikusten dakiena ez da egonean egoten. Interesa da gakoa. Gustuko lanean beti ikusiko duzu zerbait.

Mariasun Landak Galtzerdi suizida idatzi zuen garaian ezagutu nuen ama bat Galtzerdi salataria-ren istorioa abian ipini zuena. Parranda baten ostean ohe ertzetik bere buruaz beste egin zuen galtzerdi bakan bat semearen logelako mesanotxepean uztea erabaki zuen, jaso gabe, semeak noiz jasoko. Semeak galtzerdia ikusi zuenerako, pasatu ziren aste batzuk, eta galtzerdiak ia bazekien oinez eta hasia zegoenhizketan. Ama! zen ikasi zuen lehen hitza...

Joan zen igandean Kilometroak Zarautzen. Eredu berrien bila, molde zaharreko azkenengoa. Ez da kasualitatea niri emakume batek kontatu izana. Jende samaldaren tartean badoaz hamar-hamabi urteko hiru mutil eta bi neska, mutilak aurretik eta neskak atzetik, poltsa bana eskuetan, zakarrak jasotzen. Eta, makurtzen zen bitartean, neska batek besteari kexua: «Joe! Es que mutilek ez dute ezer jasotzen!»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.