andoni egana
HITZ ETZANAK

Mendizaleak

2019ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Aspaldi hasi ginen abesti hura kantatzen. Segur aski, Argoitia anai-arrebek disko batean grabatu eta berehala. Bagenekien beste mila abesti, baina hura zen egokienetarikoa gure mendi-irteera eta txangoetarako. Egiten ari ginen huraxe kontatzen zuen modu alaian, ginena, gure nortasuna tinkatuz. «Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak... Gu, euskaldunak gara, Euskal Herrikoak!».

Ez dakit kantuak berak izan zuen ezkutaldiren bat edo geu izan ginen mendi-irteera eta txangoak egiteari utzi genionak. Hamarkada batzuen buruan, espero ez genuen tokian aurkitu genuen berriz. Gure kirolguneetako harmailak ziren orain, bestelako erritmo batez, aho betean kantuz ari zirenak. «Gora, gora... Euskal Herria!». Kantautoreen garaia bizi izan genuen; rockarena; triki-poparena; skarena... eta ikusi mendizaleak beti hor.

Auskalo hizkuntza bakoitzean zenbat aldiz aldatu izan dioten letra Aita gurea-ri. (Leizarragak hika egiten zion Jainkoari, esaterako). Realaren ereserkia ere aldatu egin dute, «aurrera mutilak!»-en ordez «aurrera Reala!» jarriz. Nik, kantuaren ezagutza eta arrakasta maila aintzat hartuta, ikusi mendizaleak-en ordez begira mendizaleak jartzea pozik hartuko nuke. Ez dakit zergatik. Senak agintzen dit. Adimenaren seigarren martxak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.