andoni egana
HITZ ETZANAK

Ilegala

2019ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
Aldatzeko eskubidea zor zaigu. Nola ez! Iritziz eta bizikeraz aldatzea ez da harritzekoa, pentsatzen omen dugun animaliak garenez. Aldaketa xumea izango da batzuetan; zuritik beltzerakoa hurrengoan. Igandean jokatuko da Behobiatik Donostiarako lasterketa. Izan daiteke gure aldaketa gaitasunaren erakusgarri. Ezagutu ditugu saltaka egitea baino gauza hobe eta osasungarriagorik ez zela ziotenak, gerora utzi, eta segitzen dutenei erreparatu ere egiten ez dietenak. Eta batik bat, ezagutu ditugu besteak ari zirela «erotuta daude! Ze nezesidade horrela ibiltzeko?» ziotenak, erotu nonbait, eta su batean lasterka dabiltzanak. Horrelakoak gara.

Hauteskunde eguna izan arren Behobia jokatu egingo da. Baina harako izena emanda egoteak ez zaitu salbuesten hauteskunde mahai batean esertzeaz, hala tokatu bazaizu. Huskeria batengatik hain kontu funtsezkoa utzi beharra penagarria irudituko zaio zenbaiti. Kontrakoa beste zenbaiti.

Behobiak eta politikak topo egin zuten lehen ere. 1936an, —gerra piztu baino lehen jokatu zela pentsatzekoa da— erreleboka jokatu zen eta Zarauzko Euzko Gaztedikoek lortu zuten garaipena. Bitxia gertatzen da oraingo begietatik. Vox-ekoek jakiten badute, kapaz dira lasterketa ilegalizatu nahi izateko. Dena aldatzen ari da...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.