andoni egana
HITZ ETZANAK

Antenak

2019ko abenduaren 11
00:00
Entzun
Erkidegoan estreinakoa Joanito San Martin izan zen. Ezaguna zitzaigun eibartarra euskal kulturgintzan, eta segur aski horregatik dugu gogoan askok Ararteko bat bazela hemen duela hogeita hamar urte.

Arartekoaren funtzioa jokatzen duen norbait oso aspalditik dator, antza. Ba omen zen Aragoin XII. mendean tankerako norbait. Espainia musulmanean ere ba omen zen Injustizien jauna deiturikoa. Suediak eman zuen, ordea, ezagutzera, XIX. mendean, Ombudsman zelakoa, izen-izanetan gaur eguneraino iritsi zaiguna. Norbaitek behar ditu begiak zoli eta belarriak erne administrazioaren eta herritarren artean sor daitezkeen ika-mikei neurria hartzeko; norbaitek behar ditu kexuak entzun eta zalantzak argitu; norbaitek behar du ahulenek jasandako bidegabekerien notario; norbaitek behar du jendartearen joera, premia eta larrialdiekiko sentiberatasuna. Urteurren ospakizun hitzaldian, egungo Arartekoak, Manuel Lezertuak, gizarte-talde askotarikoen lana aintzat hartu zuen. Talde horiek jo zituen euren antenatzat herritar xeheen arazoak detektatzeko orduan. Asko da. Han-hemengo Arartekoek ez dute, ordea, botere exekutiborik. «Nahiago nuke balute!» pentsa dezake norbaitek. Baina orduan gobernuak leudeke sobran eta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.