andoni egana
HITZ ETZANAK

Sabela

2020ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Badakizu zein den, hemen, mendebaldean, obesitate-tasarik handiena duen gizarte zatia?», galdera eginez gero, bi erantzun klase nagusituko dira. «Haurrak» erantzungo dute batzuek. Beste batzuek «pobreenak» erantzungo dute. Arazoari nondik begiratzen dion, handixe erantzungo du bakoitzak, eta ez du arrazoiaren faltarik izango talaia bat ala bestea izan.

Eusko Jaurlaritzaren iragarki bat entzun berri dut irratiz. Herritarroi gure elikadurak nolakoa behar lukeen gogorarazten digu. Osasuntsu elikatu nahi badugu, gehienbat barazki eta frutak jan behar ditugula, zekaleak astean hainbeste, proteinak beste hainbeste, pasta eta arroza zein neurritan eta abar. Ongi. Premiazkoa da segur aski oraindik ere horiek gogora ekartzea.

Baina osasuna nagusiki osotasuna dela ez genuke ahaztu behar. Eta lanik gabe dagoenari, behin-behineko lan-kontratu laburrak baino lortzen ez dituenari, soldata mixerablea baino eskuratzen ez duenari... belarrira arrotz egingo zaizkio borondate oneneko elikadura aholkuak ere. «Niri sakelak agintzen dit zer jan, ez Jaurlaritzak. Nahiago nuke jaramon egiteko moduan banengo!», entzun diot adiskide pipertu bati. Sabeletan eragiteko modurik zuzenena sakeletan eragitea dela erabaki du orduan bertsolariak...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.