andoni egana
HITZ ETZANAK

Zabaldu

2020ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Soto batean lizunak janda dagoen liburua baino gauza tristeagorik ez da. Onartu beharra dago, azken berrogei urtean, gure hurbileneko erakundeek—udalek gehienean, mankomunitateek gerora— lan handia egin dutela tokian tokikoaren ezagutza indartu dadin. Herriko natur, euskara, historia, mendizale… elkarteekin batera argitalpen ugari burutu izan dira, bakoitzak geurea hobeto ezagutu dezagun. Baina egin eta argitaratzen asmatu duten neurri berean ez dutela zabaltzen asmatu, esango nuke. Stock armairu deitzen zion kultura mota honi nire adiskide batek…

Oraintxe da unea, bada, galdu-gordean zeuden liburu horiek lau haizeetara hedatzekoa. Udalerrira mugatu gaituztenez, balia dezagun aukera gure herriko kale eta errepideak ez ezik, estrata eta gurdi-bideak ere ezagutzeko; baserrien izenak ikasteko; landaredia identifikatzeko; hizkera, noiz-non-zein erabili taxutzeko; herriko historia eta istorioak ezagutu eta kontatzeko.

Punta Canara joaten betilerik mugitu gabe asmatzen dugu. Baina norbaitek Nekazabal baserrira bidaliko bagintu enkargu bat egitera, sorbaldak harrotuko genituzke, ezjakin; sinergia hitzak zer esan nahi duen guztiok jakin uste dugun bitartean, gurean alikotia zeri deitzen zitzaion inor gutxik du gogoan…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.