andoni egana
HITZ ETZANAK

Txikitu

2021eko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Idatzi beharko nuke juan carlos I.a; jose maría aznar idatzi beharko nuke; rodriguez galindo; Lertxundi, Benito litzateke niretzat, baina mussolini, benito...

Pozik nago, Televisión Espa-ñolari baino lehenago niri bururatu zitzaidalako. Ez nuen testu hura inoiz argitaratu, baina ordenagailuan gordea daukat, nahi duenak ikusi. Fikziozko errelato batean, pertsonaia bat sortu nuen tranpazalea, pozoitsua, berea egiteagatik edozein zapaltzen zuena. ramón deitu nion behin eta berriz, narratzaileari sortzen zion begirune falta argi uzte aldera.

Segur aski beste norbaiti lehenago bururaturiko jolas literarioa izango da. Asteazken gauez futbol partida bat zela eta Televisión Españolak egin zuena ez zen jolas hutsa izan. Espainia eta Kosovoko futbol selekzioak aurrez aurre. Espainiak ez du Kosovo estatutzat onartzen, baina jokatu egin behar. Laurogeita hamar minutuan han eduki zuten pantailaren goiko ertzean unean uneko emaitza: ESP0-0 kos. Onartzen ez denari letra larria ere ukatu. Esatariak eginahalak egin zituen «Kosovo» esan ordez «Kosovoko Futbol Federakuntzaren taldea» esateko. Eta hori ikusiz eta entzunez pentsatu nuen gu ere haientzat, egunen batean izango garela eus. Domeinu soila. Baloi jabetza, beti, beraiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.