andoni egana
HITZ ETZANAK

Kirrinka

2021eko ekainaren 8a
00:00
Entzun
Likits sumatzen da zenbait hitz zenbait ahotan. Ahosabaiari itsatsita geratu izan balira, mesede. Askatasuna hitzarekin ari zaigu gertatzen, gero eta maizago. Orain, eskuin muturreko agintariek ere askatasuna darabilte makulu eta amu. Badakite hitz hori aipatze hutsak haizea alde jartzen duela.

«Zeharkakotasuna», «enpatia», «ekimena», «garapena»... aho askotan entzungo dituzu, baina ez guztietan kirrinkarik egin gabe.

Zenbaitetan, lizuna ez zaio potolokeriari soilik itsasten. Txikirako bidea hartzen ere badaki. ETB2ko El Conquistador del Caribe programan entzun nuen. Parte-hartzaile baten ezaugarriez ari ziren, eta Manu Maritxalarrek «txiki handia zara zu, como Lazkao-Txiki» bota zion, lore. Topikoa zen, baina ez zitzaidan kontrako eztarrian katigatu. Maritxalarrek bere kultur-erreferentzien mundua programa horretan azaltzen denaz haratagokoa dela erakutsi nahi izan zuen, eta ongi deritzot. Segidan, ordea, aurkezleak hartu zuen hitza, eta «Joxe Miguel Iztueta Cortajarena. ¡Qué grande, Lazkao-Txiki!» bota zuen. Ezagutuko balu bezala; bere bertsoak buruz balekizki bezala; bere pasadizoetatik zerbait ikasi izan balu bezala... Lazkao-Txiki irudikatu nuen erantzuna ematen: «...hoiek zeruan jartzen banaute, lurpean ez nago gaizki».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.