andoni egana
HITZ ETZANAK

Zakilak

2021eko urriaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gogoan du maiz egiten zituztela grebak bere ikasle garai hartan. 75etik 83rako urte haiek katramilatsuak izan ziren oso. Greben arrazoia «politika»-rekin lotua izaten zen gehien-gehienetan. Erailketaren bat, sarekadaren bat, tortura salaketak... Urteurren eta horrelakoak ere ez zituzten oharkabean pasatzen utziko. Eskola edo unibertsitateko hormatan lau txartel ipini deialdia egiteko, eta aurrera!

Brumatsu du gogoan aspaldiko pasadizo hura. Irakasleak arbelera atera zuen neska bat. Begiratu bat bota zion goitik behera eta mespretxuz eman zion aholkua: «Daukazun ipurditzar hori disimulatzeko hobe zenuke gonak jantzi praken ordez!». Brumatsu du gogoan. Eraso hari erantzuteko zerbait egitera iritsi ziren. Baina ez segur aski behar adina. Harro dago, gaur egun, orduan gertatua erasotzat identifikatzeko adina izan zirelako, burutu zutelako protesta moduren bat, irakasle haren hurrengo eskolatara ez zirelako joan. Eta aldi berean, gaur egun, lotsatu egiten da, burutu zuten protesta oso bigarren mailakoa izan zelako, ez txartel, ez hedabide, ez grebarako deialdi. Arrazoia ez zen aski «politikoa» nonbait orduko mentalidadeentzat...

Unibertsitatean ere beti izan dira irakasle zakilak. Eta halakoa denak, irakatsi baino errazago egiten du erakutsi...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.