andoni egana
HITZ ETZANAK

Gure itsasoa

2021eko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nostrum-etik dator arazoa, jakina. Ez mare-tik. Erromatarrek hala izendatu zuten Mediterraneoa: Mare nostrum. Gure itsasoa. Eta nago pertsonon buruetan badela zerbaitoker dabilena, lurrak harrapatzeaz gain, itsasoak ere geureganatzeko antsia sentitzen dugun unetik. Nekez ezarriko duzu mugarririk itsasoan...

Akaso, Mediterraneo itsasoak bazituen ezaugarri jakin batzuk erromatarren inperioak, lotsa handirik gabe, mare nostrum izenda zezan. Aintzira erraldoia da ia, oso itxia eta sarbide estukoa. Atari perfektua, itsaso hura inguratzen zuten lurren jabeek beretzat har zezaten.

Orain, Frantzisko Aita Santuak, asmatu du errealitatea esaldi pindartsu bakarrera ekartzen: «Ez dezagun utz mare nostrummare mortuum bihur dadin». Ongi ari da. 30.000 migrante inguruk galdu dute bizia joan den hamar urtean Mediterraneoan, gure itsasoa, gurutzatu nahian. Lehergailurik gabeko genozidioa. Durango osoa; ia bi Gernika. Aita Santuak esan ez duena da nostrum-ik den bitartean hildakorik ez dela sekula falta izango. Eta gu, arazoaren erantzule nagusi. Kantauri itsasora begira bizi garela iruditzen bazaigu ere, Europa ere bagaren unetik beste Itsaso hura ere nostrumegina baitugu, eta ez baitugu egiten sarbidea zaildu besterik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.