andoni egana
HITZ ETZANAK

Kalean

2022ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Zuk, burua auskalo non darabilzun horrek, uste zenuen etxeakzirela. Edo bulegoak. Edo ez zinen inoiz pentsatzen jarri. Baina Aste Santua eta udaberria heltzearekin zerbait bitxia sumatzen hasi zinen. Bazindoazen herrian batetik bestera pasieran, eta bebarruetatik jendea azaltzen zitzaizun, ia tupust egiteko moduan. Janzkerarengatik, jarrerarengatik... ohartu zinen kanpotarrak zirela, herrira egun batzuk pasatzera etorriak. Eta orduan atera zenuen ondorioa! Apartamentu turistikoak dira. Asko. Gero eta gehiago. Lurzoruaren mailan lehen lantegi koxkorrak jartzen ziren, harik eta gehienak industrialdeetara urrundu zituzten arte; gero, dendak eta tabernak; orain, apartamentu turistikoak.

Etxea-ezkaratza-ataria-kalea ibilbide betikoak badu bere logika bizikidetzan. Pribatuan abiatu, eta komunitariotik pasatu ondoren iristen zara kolektibora. Eta pasarte horretan —ezkaratzean, atarian— harreman asko ehuntzen da. Lurzoruaren mailan dauden apartamentu turistiko hauetan ez da horrelakorik. Etxean daude eta hurrengo pausoan, kalean. Horixe kontratatu dute, eta eurek ez dute errurik.

Baina herri-ordenamenduaren ardura dutenek pentsatu behar lukete herria zerk egiten duen herri. Eta zerk sentiarazten dituen herritarrak inbadituak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.