andoni egana
HITZ ETZANAK

Ideia

2022ko ekainaren 1a
00:00
Entzun
Ez da familia usadioz edo ikasketaz arotza, baina zurgintza enpresa handi bat eraikitzeko gai litzateke hala erabakiko balu; ez da gustuz edo jardutez garraiolaria, baina garraio enpresa erraldoi bat sortuko luke hutsetik, gogoak hala aginduko balio; ez da... baina...

Azeritzat dauka bere burua. Usaimen ona du negozioetarako. Bizkorra da. Eta ausarta. Gauzak ongi doazkionean, ingurukoei harro botatzen dien esaldi kuttun bat badu: «Bizitza da unibertsitaterik onena». Aurkezpen-txartelean, bere izen-deituren azpian Emprendedor soilik jartzea hobetsi zuen, eskaintzen zizkioten euskarazko ordainek asebetetzen ez zutelako. Azken urteotan ikasi du «lantaldea» maiz aipatzen, nahiz berari hori txorakeria hutsa iruditu izan zaion beti.

2020ko uda hasieran, bere jirako enpresa mamu bateko zuzendaritza-bilera ezohikoa antolatu zuen. Itxialdian ez zen lo egon. Bazuen ideia bat bikaina. Lurrak erosiko zituzten lehenik Txorierri inguruan edo, eta gero lortuko zituzten —«orain arte beti aurkitu izan dut zirrikituren bat»— lortu beharreko baimenak. Zaldibarkoaren ondoren, beste norbaitek ekin beharko zion zabortegien kudeaketa lanari. «Negozio hobi handi bat daukagu hor», eman zuen epaia. Garuna zenbakiek jana, zer esaten ari zen ez zen ohartu ere egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.