andoni egana
HITZ ETZANAK

Bi ikuskizun

2022ko uztailaren 7a
00:00
Entzun
Oso noizbehinka iristen dira batera. Aurten, hamabost orduren buruan biak ikusi ahal izango ditugu: atzo arratsaldez Frantziako iparraldeko harbideak, eta gaur goizez Iruñeko kaleetakoak.

Txirrindularitza eta zezenak. Balirudike ez dutela zerikusirik, baina tropelak harbideak igaro behar dituenean —izan Paristik Roubaixera bidean nahiz Tourreko etapa gisara—, edo zezenak Iruñeko entzierroan direnean, asko gara telebista pantailari begirik kentzen ez diogunak. Batean zein bestean, edozein unetan zerbait gerta daiteke. Zulatuak, erorikoak, irristadak, adarkadak, txirrindulari edo korrikalarien pilaketak... Horretxen zain jartzen gaituzte, eta horretxen zain egoten gara. Morboa zer den inork ez du inoiz zehazki definitu, baina ez legoke desgrazia bat noiz gertatuko zain-zain egotearen sentimendu horretatik urruti. Zerbait gertatzen ez denean, lasaitu plantak egiten ditugu, baina harbideen etaparen edo entzierro baten ondoren «ez da ezer pasa» etsipen keinu txiki batez esango dugu gehienok.

Badira salbuespenak. Ezer gertatzen ez denean, euren dezepzioa hitzetara ekartzeko lotsa handirik ez dutenak ere badira. Hala eman zigun behin goizekoaren berri adiskide batek: «Entzierro garbi-garbia izan duk. Txerrikeria bat».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.