andoni egana
HITZ ETZANAK

Apopilo

2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Kontatu izan dut inoiz. Oso ume nintzela ere amorrarazi egiten ninduen, medikuaren itxarongelan edo, iritsi berriak txandan azkena nor zen gazteleraz eta ahots ozenez galdetu, eta gure amak «servidora!» erantzuteak. Ez zen gaztelerarengatik bakarrik. Hitza bera zitzaidan mikatz.

Gerora, bertsolari zaharrei urtean hainbat herri zerbitu izan zituztela entzutean ere hitzak atzerakoa eragiten zidan. Zer egingo zaio. Zerbitzuan baino gehiago gintza-ren batean ari ginela sinesten zuen belaunaldikoa naiz. Urteen poderioz, ordea, zerbitzu hitzak nire belarrietan sortzen zuenaren aurkakoa sortzen du nonbait jendartean. Positibotzat hartzen da orain zerbitzua. Zerbitzu enpresak badira non-nahi. Lekutan geratu da zerbitzuko lanean arrastaka zebilen Xabier Leteren giza aberearen irudi hura.

Podemos Euskadik Victor Lasa aurkeztu du Donostiako alkatetzarako hautagai. Hirian turismoak duen garapenaz diharduela, donostiarrek euren hiriaren kontrola galdu izanaren sentsazioa badutela esan du, etxebizitzaren arazo larria testuinguru horretan kokatu behar dela, eta esaldi bat bota du, borobila: «Nik ez dut zerbitzarien hiri bat nahi». Kamareroek, ordea, atzera-aurrera ibili beharko dute. Gehienak ez dira hiriburuan biziko. Gehienez ere apopilo egongo dira...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.