andoni egana
HITZ ETZANAK

Zubiak

2022ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Uztapidek goitik ikusiko zukeen, eta bere maisu izan zen Zubeltzuk berta-bertatik; Inazio Jauregi Urteaga-berri-k ere oso gertutik; Basarrik urrutira ez, Zarautzen Azken Portu ukituz pasatzen baita; Patxi Etxeberriak ere aski gertutik, Errezabal baserria eta azkena eraikitako irteera gertu baitaude; Gazteluk ez zuen ikusi baina hurbil ikus zezakeen hark ere; zer esanik ez Udarregik; gauza bera Aiete jirako bertsolari guztiek, Matxain eta konpainiak; Bilintxen Loiolako erromeria igurtziz pasatzen da; Garbera baserrian sortu zen bertsolariak ere oso gertutik ezagutuko zukeen; baita Txirritak ere Altzan; eta Zapiaindarrek Errenterian...

Itsasertzetik pare bat kilometro barrurantz jota, bertsolari pila izugarria izan zen XIX. mendearen bukaera eta XX.aren lehen sei hamarraldietan. Lerro bat bota mendebaldetik ekialdera, eta Gipuzkoako bertsolaritzaren zati handi bat azal daiteke hortixe.

Lerro bera dira orduko bertsolariena eta AP-8arena. Duela mende erdi bat gure paisajea erabat aldatu zuen autobideak, eta orain kosta egiten zaigu mendixka eta haranen arteko baserri haien lerroa ikusten. Baina hor zegoen. Eta harreman handia zuten euren artean. Gero, zubiak eraiki zituzten eta, paradoxikoki, harremana erraztu ordez, zailduz joan zen...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.