andoni egana
HITZ ETZANAK

Baloi bila

2023ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Futbolari txarra bazara eta zelai erdian jokatzen jartzen bazaituzte, arazo bat izango duzu. Atzera abiatuko zara. Berandu. Aurrera ekingo diozu. Ezgaraian. Baloi guztiak buruz gain pasatuko zaizkizu. Ezker-eskuin ekiten badiozu korrika, berriz, baloiak beti saihets batetik ez bada bestetik pasatuko zaizkizu. Ahaleginduko zara, baina zakukada bat gol jasota partida amaituko da eta burumakur irtengo zara zelaitik, zer eta zergatik gertatu den ongi ulertu ezinda.

Kultur langileon egoeran eragina izango duen errege dekretu berria jarri du abian Espainiako Ministroen Kontseiluak. Intermitentzia sistema langabezia saria kobratu ahal izateko; erretiro pentsioa izan arren, aldi berean, eta kopuru jakin batera arte, lanean segitu ahal izatea; eta diru sarrera oso urriak dituzten autonomoentzat kotizazio murriztua. Tira...

Gu euskara ardatz duen kulturgintzan ari gara, ordea. Madrilgoak eragiten digu, baina hurbilagoko bidelagunak nahi genituzke. Tamalez, Eusko Jaurlaritzak zelai erdiko jokalari txarraren sentimendu bertsua izango du sektoreari dagokionez. Baloi batzuk goitik pasatzen zaizkio —Gizarte Segurantza Madrilena da— eta beste batzuk, saihetsetik —Ogasuna foru aldundien esku dago—. Ez dadila hori baloi bila ez ibiltzeko aitzakia izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.