Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Igoera

Andoni Egaña -

2023ko otsailak 2

Gutxieneko soldata 1.080 eurora handitu da Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako erabakia da.

Erabakiak sortu dituen iritzien bilduma bat egin zuen atzo berripaper honek. Ados datoz gehienak, bizimodu duina eta erosoa izateko ez dela aski, zerbait baden arren. Atentzioa eman zidan ALSE enpresako langile batek zioenak. Urte hasieran Espainia osorako lan hitzarmen bat sinatu zutela enpresak eta sindikatuek, eta langileen kalterako izan zela bere ustez, ez baita berdina «Cuencako edo Cadizko bizi maila eta hemengoa».

Pentsiodun batekin izan nuen tabernako elkarrizketa ekarri didate gogora hitzok. Berari pentsio ona geratu zitzaiola kontatu zidan. Borrokan ari zela besterentzat ere gutxienekoa 1.200 eurokoa izan zedin. Baina ez zuela ondo ikusten Espainia osoan pentsio taula bera izatearen joera hori. Penintsularen erdi eta behealdeko zenbait herri kozkorretako edadekoei hilean 1.200 euro emanez gero laster liratekeela hemen, nagusi, yate bat erosi eta ibaietan gora eta behera paseoan. Bazekiela ongi berak han askoz ere merkeagoa zela bizimodua. Senitarteko baten jatorrizko etxea berritu berri zutela tarteka airez aldatzeko ihesaldi batzuk egiteko eta... Den-dena entzun nion. Ez nion deus erantzun.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.