andoni egana
HITZ ETZANAK

Arriskua

2023ko otsailaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orain dela hiru urte, Athletic eta Realaia Errege Koparen finalean zeuden. Mirandara eta Granadara joan beharra zeukaten, baina aurreikusten zen urte hartako finala bien artekoa izan zitekeela. Bestalde, Txinan sortu omen zen birus berri baten lehen albisteak iristen hasi zitzaizkigun. Eta, gaurko egunez, otsailaren 21ean, iritsi zen nire ordenagailura barrua nolabait lasaitu nahi zuen Realzaleren batek sorturiko txistea: «Koronabirusa eta Iñaki Williams oso elkarren antzekoak dira. Ikaragarri azkar mugitzen dira, baina, emaitzei begiratuta, ez dira hain arriskutsuak».

Badakizue nola geunden handik hilabetera. Txiste bat baino ez zen, baina esaldi borobilegiak ausartegiak ere izaten direla denboraren joanak irakasten digu. Kontuak txiste soiletik gorakoak direnean, are mingarriagoa gerta daiteke aurreikuspenaren eta errealitatearen arteko arrakala. «Hurrengo urterako preso guztiak etxean»; «Honek ez du atzera-bueltarik. Pare bat urte baino lehen, Katalunia independentea»... aspaldi entzun genituen.

Umorerik galdu gabe hartubeharko da itxaronaldi luzeegia. Koronabirusarekiko negazionista baten erreakzioa, duela hiru urteko txistea gogoratzean: «Ez dauka ez hanka ez buru. Iñaki Williamsen emaitzak asko hobetu dira joan diren hiru urteotan».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.