andoni egana
HITZ ETZANAK

Batua

2023ko martxoaren 21a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Ez gara batere onak ospatzen. Omenaldi orori ere xume eransteko ohitura korapilatuzaigu, egiteaz lotsatuko bagina bezala.

Martxoaren 24an giza kate batek batuko ditu Errenteria eta Donostia Ikastolak Herriari ekimenaren barruan. Ikastolen Elkartea eta Euskaltzaindia eratzaile, euskara batua da omenduko dena. Heldu eta haur elkartuko dira eskuz esku, eta batik bat ume eta gazteentzat ezagutzaren transmisio kate izan daiteke ekitaldia, iritsi zaiena nola iritsi zaien jakin dezaten. Harrotzekoa da, eta ospatzekoa, hizkuntza batu nazional bat eraikitzeko orduan herritarrok —eta erakundeek oro har— izan dugun adorea. Ez da egia beti bi garela. Erresistentziak izan ziren, baina aspaldi, eta ez zatiketa handiegirik eragiteko adinakoak. Beharra irakasle ona da...

Berrogeita hamabost urte joan dira Arantzazuko biltzar hartatik. Akordatzea beti dago ondo. Baina norbaitek pentsa dezake 1980an ere ospa zitekeela antzeko zerbait, ordurako nagusitu baitzen ikastoletan, gau-eskoletan, literaturgintzan, bertsogintzan Amurizaren eskutik... euskara batua. «Amonaren ehun eta hamaikagarren urtebetetze egunean, ehun bete zituela ospatzen ari gara. Ehun eta hamabigarrenean berekin zer egin pentsatzea baino samurragoa da hori...», bota zidan batek atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.