andoni egana
HITZ ETZANAK

Epaileak?

2023ko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gure artean «jokoan aritu ginen» diogunean, karta-jokoan aritu ginela ulertuko dugu beti. Oso jolas serioa da jokoa askorentzat. Pipertu egin gaitezke; baita une batez haserretzera iritsi ere. Zer esan duzun eta zer ez duzun esan, tantoen kontaduria, keinuen duda-muda... kontu asko izan daitezke xextrarako gai jokoan. Eta halere —ez dut lehiaketa erraldoien funtzionamendua ezagutzen— epailerik gabe jokatzen da kartetan. Istiluak kudeatzen asmatu beharra dauka lagunekin jokoan segi nahi duenak...

Manu Urbieta hezitzaile eta futbolari ohiari irakurri berri diot, nola haurra jolasetik lehiara errazegi pasarazten dugun; nola lehian epailea behar izaten den eta epaile horri begirune urria zaion maizegi, eta nola —ezagutzen ez nuen datua— futbolean, esaterako, infantilen mailan mutilei federazioak epailea bidaltzen dien, eta neskei, ez. Genero berdintasunari dagokionez, bidegabekeria begi-bistakoa, heziketa hain garrantzitsu den adin horretakoentzat. Ez dakidana da nola konpontzen duten hutsunea. Segur aski, tokian tokiko epaile boluntarioren bat aurkituz. Baina bidea bestelakoa izan daiteke.Jolasaren eta jokoaren arteko mugak lanbrotuz, epailerik gabe jokatzea guztiek. Arauekin, baina epailerik gabe. Karta-jokoan lortzen bada, zergatik ez kirolean?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.