Albistea entzun

BIRA

(Pertsona) onak

Onintza Enbeita -

2023ko maiatzak 19

Tirada handiko egunkari batean irakurri dut zeinen pertsona ona izan den Orioko hiltzailea. Ezin dut zalantzan jarri ezagutu ez dudan pertsona baten izaera, noski, baina kritikatu dezaket artikulu baten desegokitasuna. Matxismoa eta heteropatriarkatua aipatu gabe azaldu ezingo liratekeen hilketak zuritzen ari direla ematen du, ia-ia justifikatzeraino. Berdin du non gertatzen diren hilketa matxistak: beti dago bizilagunen bat harritu egingo dena, eta beste bat hiltzailearen gauza onak azpimarratuko dituena. Eta horrela, azkenean, beti aurkitzen dute biktimaren erru inplizituren bat: utzi egin zuela, beste batekin zebilela, ez zuela bere bikotekidea izan nahi... Ez dute hiltzea merezi zuenik esaten eskandalua usaintzen dutelako, baina susmoa zabaltzen dute. Bide batez, ez dago hiltzailearen agresibitatea azpimarratu beharrik ere. Batzuetan, gertakariak azaldu eta isiltzea nahikoa da. Badaude hori egitea ezinezkoa zaien egunkariak, hala ere.

Bitartean lagun-min baten alabak amari esan dio asko pentsatu duela, eta handia denean neskekin ibiliko dela. Bere erabakia azaltzeko erabili dituen argudioek kezkatu egin beharko gintuzkete: «Beti ez naiz pozik egongo, baina behintzat bizirik egongo naiz. Ze gizonek, azkenean, hil egiten zaituzte». Zazpi urte baino ez ditu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait

Sabino Cuadra Lasarte - Abokatua

Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, ordea, hausnarketarako xede izan beharko liratekeela.

Gorrotoa heriotza mota bat da
'Don't Say Period'

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...