Onintza Enbeita
BIRA

Berriztagarriak

2023ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Dena eraiki da nekazaritzarako onak ziren lurretan. Hiriak, errepideak, industriaguneak... eraiki diren lekuetan lur aberatsa zegoen piperrak, tomateak edo azenarioak ereiteko. Orain, ordea, eraikitakoa bota egingo bagenu ere, ezingo genuke lur horietan ekoitzia jan. Batetik, lurrak erreta egongo direlako, eta bestetik, halaez daudenean, kutsatuta egoten direlako. Lurra ez da berriztagarria: daukaguna daukagu. Orain mendiak harrapatu nahi dizkigute. Egurraren industriarako baso gutxilorrindu badira, orain etorriko zaigu errematea: eguzki panelak eta haize errotak. Bai, ni ere energia berriztagarrien alde nago, baina ezin dugu lurra etengabe industrializatu, ze azkenean ezin izango dugu jatekorik ekoitzi, ez dugu izango nora joan pasieran eta animalia basatiak etxera etorriko zaizkigu bizitzera.

Energia ekoiztekotan planetarekiko ahalik eta jasangarrien ekoiztea nahi dut neuk ere, baina, agian, zenbat energia behar dugun eztabaidatzeko momentua ere bada hau. Konponbidea ez da mendi guztiak errotaz betetzea, baina guk energia kantitate bera erretzea. Pentsatzen dut energia gutxiago kontsumitzetik has gaitezkeela, eta gero ikusi zer behar den; eta, jakina, nekazaritzarako lurrak errespetatu. Lehendik kutsatutako lurrak aprobetxatu energia sortzeko, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.