Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Ahal bada

Andoni Egaña -

2023ko maiatzak 26

Ezinezkoa zela ez zekitenez, egin egin zuten. Ezinezko zaizkizula uste duzun gauza horiexek egin behar zenituzke. Bezperako ogia da ezinezkoa; egunekoa jan nahi baduzu badakizu zer egin. Oro da ezinezko, hala dela dirudien bitartean. Ezinezkoa da koldarren aterpe. Behin eta berriz ezinezkoa egiten ahalegintzea da egin ahal izateko modu bakarra. Munduan burutu izan diren balentriarik handienak, egin ez zitezkeela ulertzeko bezain argiak ez ziren pertsonek lortu zituzten. Gauza gehiago egingo genituzke egin ezin direnak gutxiago direla uste izango bagenu...

Ezinezkotasunari buruz bota izan diren esaldirik distiratsuenen batzuk jarri ditut hemen. Aurten, Berritzegunean lanean hasteko ahozko proba euskaraz egiteko derrigortasuna kendu omen du Jaurlaritzak, eta euskaraz «ahal bada» egitea ezarri. «Ahal bada» hori xelebrea iruditu zait oso, eta ahalaren eta ezinaren arteko mugak birrin daitezkeela frogatzen saiatu naiz esaldi horien bidez.

«Ahal bada» hori ez da berez xelebrea. Ahal duguna egitea da gutariko gehienon bizitzako goiburu. Jatorriak bihurtzen du deigarri. Irudikatzen dituzue Jaurlaritzaren kanpainak honako leloekin? «Autoa gidatu behar baduzu, ahal bada ez edan». «Ahal bada, ordaindu Ogasunari dagokiona». «Ahal bada, birzikla ezazu»...

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...