Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Jaiegunak

Andoni Egaña -

2023ko ekainak 8

Izan daiteke nire moduko inozenteei ziria sartu nahian sorturiko fake bat. Baina ez dirudi. Gipuzkoan salduen den egunkariak lehen orriko lehen albistetzat ekarri du...

Bada nonbait, Irunen, Gipuzkoan, mugaz eta extranjeriaz arduratzen den poliziaren sail bat. Sail horrek, herenegun, agindu bat eman zuen argitara, 2023ko uztailaren 1etik aurrerako asteburuetan saileko polizien lan baldintza berriak zein izango diren zehazteko. Dokumentu laburra da. Zenbat atxilotu, hainbeste egun jai. Horretaraxe mugatzen da. Baina hori aski zehazten du. Zero atxilotu: bi egun jai. Atxilotu bat: hiru egun jai. Bi atxilotutik gora: lau egun jai. Eta hamar atxilotutik gora: bost egun jai. Itxura denez, Gipuzkoan nagusi den Polizia Nazionalen sindikatuak segituan salatu zuen bidegabekeria, eta ordu gutxiren buruan erkidegoko Polizia Nazionalaren jefatura gorenetik baliogabetu egin zuten agindua.

Ordu gutxitako kontua izan zela eta ez dadila pasadizo hutsean gera. Agindua sinatu zuenak akaso errietaldiren bat jasan beharko du. Kontatzeagatik. Eta zenbatzeagatik. Baldar halakoa! Isilka egin besterik ez eta! Pertsona zenbaki. Pertsona ehizagai. Pertsona norbere jolaserako. Lehen ere bizi izan dira horrelakoak, baina hain gertu eta hain nabarmen, sekula ez.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.