Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Sehaska

Andoni Egaña -

2023ko ekainak 9

Objektu zalea naiz. Galtzerdiak zurtzitzeko egurrezko arrautzak; era bateko eta besteko kutxak; arrautza egosiak ipintzeko zeramikazko kopa txikiak. Sehaskak ere gustuko ditut. Atentzioa eman zidan atzo berripaper honen azken orrialdeko erreportajeak. Donostiako San Telmo museoak objektu tradizionalak birdiseinatzeko lehiaketa antolatzen du eta aurtengo gaia Sehaska zen. Iciar Sanchez diseinatzailearen Kabi proiektua izan da garaile. Aterpe bat gogorarazten du bere sehaskak. Haurraren habia da sehaska.

Usadiotik bakarrik ez. Etorkizunerako kezkagai ere bada nonbait sehaska. Oscar Terol aktoreak kontatu berri du Adegitik, Gipuzkoako enpresarien elkartetik, jaiotze tasen murrizketaren inguruko bakarrizketa bat enkargatu ziotela. Sehaskak enpresarien burutazioetan ere.

Pisuzko zerbait baita, izan, sehaska. Gure kantu eta kontu asko zipriztintzen dituena. Esamolde pindartsu askok du sehaska abiapuntu. «Ni ez nauk eragindako sehaskan jaioa», entzun nion behin bati. Klase sozialak definitzeko modu hoberik ez zela iruditu zitzaidan. «Sehaska ganbarara igotzeko tarterik» izaten ez zen leku eta garai batean sortu zela irakurri genion Anjel Larrañaga bertsolariari. Habia beti leku berean eta beti betea. Beste garai batzuk ziren...

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Gaiak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...