Ona naiz jaten. Baina Goscinny eta Uderzoren komikietan Erromatar Inperioak bezala, nik ere badut lurralde bat konkistatu gabea. Luzokerrak. Gainerakoan, dena dut gustuko. Baina ezin dut pepinoarekin. Entsaladari botatzen badiote, jan gabe utziko dut goseak egonagatik. Eta ohartu naiz ez naizela hori gertatzen zaion euskaldun bakarra. Gehiago ere badirela gustuko ez duten jaki bakar bat izendatzeko esan, eta luzokerra aipatzen dutenak.
Euskaltelen iragarki berriak dio sakelakoa sarri-sarri aldatzea komeni zaigula. Zer esango dute, ba! Eta aurrerantzean modan jarriko den esaldia zein izango den ere esan digute: «Agur Patata; kaixo Pepino!». Nonbait patata da zaharraren, geldoaren, graziarik gabearen paradigma. Pepinoa, berriz, tiroa bezain bizkor doanarena, modernoarena, distiratsuarena. Eta nirekin behintzat ez dute asmatu. Niretzat ona dena da haientzat txarra eta haientzat ona dena txarra da niretzat. Gainera, esamoldea euskaratik pentsatu izan balute, ez zuketen patata-pepinoa bikotea sekula ere hautatuko. Piper hautsik balio ez duena eta benetako piperra duena alderatuko zituzketen, esate baterako.
Menpekoak gara, ordea. Oso menpekoak. Azken epaiari begiratu besterik ez dago. Luze-okerra da Auzitegi Konstituzionalaren itzala...

HITZ ETZANAK
Iragarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu