andoni egana
HITZ ETZANAK

Sua

2018ko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gauzak dauden bezala, zer eta non esan ongi neurtu beharra zagok». Azken boladan behin eta berriz entzuten ari naizen esaldia da. Gehienetan dagokio gizonezko-emakume harremanei buruz sortzen diren esaldi, txiste eta horrelakoei. Eta kasu horretan autozentsura zabalduz joatea seinale ona iruditzen zait.

Lagunartean edo mahai-jiran gaiari buruz berriketan hastean piropoaren kontuak sortzen ditu desadostasun handienak adin bateko jendearen artean behintzat. Piropoa ez dela beti eraso entzungo duzu; badirela piropo polit askoak inori minik ematen ez diotenak; emakumearigehienetan edo gizonezkoari atsegin ere gerta dakiokeela egoki luzatu dioten piropo bat... Kontua ez datza, ordea, esaldi edo hitzen egokitasunean. Espazio publikoaren okupazioan datza gakoa. Piropoa ozen botatzen duenak plazaren premia du eta destinatarioa ez da hain zuzen piropoa jasotzen duena izaten, plazako gainerako kideak baizik. Lagunak. Lankideak. Haien aurrean nahi du geratu ondo. Eta bost axola zaio piropoa jaso duenaren aztoramendua.

Pyropus grezieratik dator. Pyro-k sua esan nahi du. Ops-ek, berriz, begirada adierazten duela dio zenbaitek. Begiradaren sua, alegia. «Edo bi begiradek sortzen dutena». Aski behar luke horrekin. Ahotsik ozendu gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.