Albistea entzun

HITZ ETZANAK

Eskean

Andoni Egaña -

2019ko otsailak 5

Santa Ageda eskean ibili naiz aurten joan den aspaldiko partez. Lasaon. Etxez etxe, baserriz baserri. Santa eskean ibilita, asko ikusi eta ikasten da egun bakarrean. Hasterako jabetzen zara bezpera egunean baino eske-talde gehiago abiatzen dela orain larunbatarekin, taldea osatzeko eta jendea etxean harrapatzeko modua hori baita. Bizikera aldatu den seinale. Eta tradizioari traiziorik egin gabe ohitura zaharrak beti egokitu daitezkeen froga.

Ikasten duzu geografiaz eta erreken isuriak bailaren banaketan duen garrantziaz; ikasten duzu giza harremanez, belaunaldiartekotasunaz eta haurrek tribuko helduak imitatzeko izaten duten grinaz; ikusten duzu bizitzeko modu desberdinak badirela, bata artzain, bestea okin, txakolingile beste bat...

Eguraldi petralaren aroan tokatzen da beti Santa Ageda eskea. Horregatik, hizkuntzaz ere gogoeta egiteko aukera izango duzu. Gazteleraz casa eta hogar bereizi egiten dituzte. Gure etxe-k haien biak harrapatzen ditu gutxienez. Baina inoiz hogar esateko beharrik bagenu, santa eskean eguraldi makurrarekin ibilita ikasten da nola esan: supazterra. Ataritik barrurako gonbita egin eta pauso gutxi batzuk ematen dituzunean ulertzen duzu hitzaren benetako esanahia.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.