andoni egana
HITZ ETZANAK

Nola?

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Aspaldikoa da. Oso aspaldikoa. Ni ez nintzen —ez nenbilen urruti, baina ez nintzen artean— abesti hura argitara eman zuenean.

Euskaraz iritsi zitzaigun guri eta oso geuretzat hartu genuen. Hunkigarria zitzaion haurrari aitatxo falta zuen beste ume baten istorioa. Izar baten gainean aitaren bila abiatzen zen umearen irudimenak piztu egiten zigun gurea. Gerora jakin genuen «nola, nola» hura «dona dona» zela eta hiltegira zeramaten txahalari buruz ari zitzaigula, enara izatera libre hegan egin besterik ez, eta txahala zela sinetsita zegoelako heriotza hurbil eta saihetsezina zain zuena. Izan haur eta izar edo txahal eta enara, beti izango dut Joan Baezekiko —Jose Inazio Ansorenak ere izan zuen merituaren zati handi bat doinua bertso-neurrietara moldatzean— doinu hari esker Lazkao Txikirekikoa kitatzeko eman zidan aukeraren zorra.

Zurriolako hondartzan izango da aurtengo uztailean. Norbaitek pentsa dezake Joan Baez zahartua iritsiko dela Donostiara. Aspaldikoegia dela, alegia. Laurogei urteak berta-bertan dituela, denak kontatu baditu behintzat. Baina zahar-gazteren hori erlatiboa da. Are erlatiboagoa genetikak laguntzen duenean. Gurasoak ez ditu hil zaharrak Joan Baezek. Aita 95 urterekin hil zitzaion. Ama ehun beteta...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.