andoni egana
HITZ ETZANAK

Aukera

2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Ahoa libre esamoldearekin geratu nintzen hizketaldi luze baten ondotik. Askotan begi bistakoak diren kontuei ez diezu erreparatzen.

Maiz gertatu izan zait bertsotara joan ekitaldi ponposoren batera eta zerbait esan beharraren zama sentitzea. Agintariak, enpresaburuak, kargudunak, elizgizonak... dituzu aurrean eta zerbait esan egin behar duzu. «Nork agindu dit niri hemen sartzeko?» da burura datorkizun lehena. Zure txandaren zain zaudela inbidiaz begiratuko diezu dantzariei, diren ideologiakoak direla, ikus-entzuleen gustua egiten asmatuko baitute. Inbidiaz begiratuko diozu musika instrumentala eskaini behar duen artistari ere. Gero zu zoaz. Eta ezin duzu etsi zure pentsaera traizionatuz haien atsegin izatearekin. Probokazio soilak ere hankak laburrak ditu. Zenbat zuri eta zenbat ziri ongi neurtu beharko duzu, garuna ongi estutu proportzio egokiaren bila. Pereza ematen du, baina zure ahalmena handia izan daitekeela konturatuko zara...

Ahoa libre eduki ahal izatea soinu joleek erromerietan izan zuten arrakastaren gakoetariko bat zela kontatu zidan Izer soinu joleak lehengoan. Dultzaina jole edo txistulariari ez bezala, musika-tresnak ahoa libre uzten dio soinuarekin ari denari... Aukeratzat hartuko dut aurrerantzean beti.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.