andoni egana
HITZ ETZANAK

Entzierroa

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Goizero esnatzen naiz zazpiak aldera entzierrorako. Berdin du bezpera gaua asko ala gutxi luzatu den. Protokolo beretsua segitzen dut zortziak ingurura arte. Egunkaria, kafea eta zigarroren bat. Ez naiz ustez ustekerien menpeko, baina beti arropa bertsuekin ekiten diodala konturatu naiz. Komunera bueltaren bat egin behar izaten dut, ez dakit urduritasunarengatik edo zergatik. Esango nuke ez dela «beldur-pixa» soilik...

Ordua hurbildu ahala, behin baino gehiagotan kantatu behar izan diot santu-santaren bati lagun diezadan eta bedeinka nazan eskatuz. Jakineko kontuak dira entzierroa beti aldapa gora hasten dela; badela oso irristakorra den bihurguneren bat udaletxetik gertu; tupustekoak sortzen direla espero ez den unean eta tokian; telefonikako zatia oso garrantzitsua dela; bukaera aldera aldapan behera abiatzen zarela pozaren pozez; zeharkatu behar izaten duzula, halere, sarrera estu eta ilun bat, eta haren buruan plaza dagoela, argitasun itzelezkoa, esnatu zaren unetik beretik zure gogoan egon den leku hura.

Ez naiz zezenetara inoiz atera. Ez dut ausardiarik. Baina sanferminetako entzierroak kontatzen dizkiguten epikaz, kamerez, iruzkinez eta gainerakoz kontatuz gero, gure lanak ere, eguneroko zutabegileonak, zerbait badela emango luke...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.